UHARTEAREN ALTXORRA erakusketa zabalik: Abenduaren 12tik otsailaren 28a arte

Abenduaren 12an aurkeztu genuen jendaurrean UHARTEAREN ALTXORRA haur eta gazte literaturari buruzko erakusketa Bilboko Azkuna Zentroan ( lehen Alondegia) eta otsailaren 28a arte egongo da bertan gozagai.

Ordutegia

Astelehenetan itxita. Salbuespenak: Abenduaren 26a eta urtarrilaren 2a.

Asteartetik ostegunera: 11:00etatik 20:00etara

Ostiral, larunbata, jaiegun eta jaiegun bezperatan: 11:00etatii 21:00etara.

Igandeetan: 11:00etatik 20:00etara

IMG_6158 IMG_6154 IMG_6156

UHARTEAREN ALTXORRA haur eta gazte literaturari buruzko erakusketa

Abenduaren 12tik 2017ko otsailaren 24ra bitartean gozagai izango dugu Bilboko Azkuna Zentroan.

Haur eta Gazte literatura: bizitzan abiatzeko ontzia.

Hitzak eta irudiak: uharte libre bat morrontzaz betetako gizartean.

8 detektibe eta 11 pirata

11 leku eta 18 gai

20 piztia eta 10 poema

26 heroi txiki eta handi

42 idazle eta 35 artista

mundua 100 liburutan interpretatzeko

liburu hautaketa: Koldo Izagirre

arte zuzendaritza: Juanba Berasategi

bideoaren zuzendaria: eriz zapirain

ekoizpena: gotzon barandiaran

inprimaketa: Druck

Dijitalidadea / Azkuna Zentroa

 

Euskararen Agenda: Gasteiz eta Arabako kultur ekitaldiak mugikorretan

GEU elkartearekin eta Gasteizeko Udalarekin elkarlanean, EUSKARAREN AGENDA mugikorretarako aplikazioa aurkeztu genuen atzo. Hona hemen ALEAko bidelagunen kronika

” Gaur egun Euskararen Agenda bezala ezagutzen duguna 2007an jarri zen martxan Gasteizko Euskararen Agenda izenarekin eta 2012tik aurrera Arabako Euskararen Agenda bihurtu zen, ordutik herrialde osoko hitzorduak biltzen ditu. Orain Euskararen Agenda mugikorreko aplikazioa ikusteko aukera izango dute arabarrek, izan ere, dagoeneko app-a eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik.  Gasteizen eta Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen ditu aplikazio berri honek. Dijitalidadea enpresak sortu du Euskararen Agenda mugikorretarako aplikazioa,  GEU elkartearekin elkarlanean eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

ANDROIDerako bertsioa

 Euskararen Agenda: miniatura de captura de pantalla

iOSerako bertsioa (iphone)

Captura de pantalla del iPhone 2

Bidean euskarri desberdinetan zabaldu bada ere helburua beti izan da berdina: euskarazko kultur eskaintzaren berri ematea. Euskarazko eskaintza esparru berrietara hedatzeaz gain, Euskararen Agendak kultur eragileen komunikazio eta koordinaziorako gunea izan nahi du;  elkarlanerako bideak uztartuz eta euskal komunitatea trinkotuz.

IMG_4578

IMG_4579

Argazkiak: Alea.eus

Euskararen Agenda beste hainbat euskarritan eskuratu daiteke:

On-line > Arabako Euskararen Agenda
Paperean > ALEA aldizkarian, ostiralero
Sare sozialetanTwitter > @euskaragenda
Facebook > EuskararenAgenda
Buletin digitala Harpidetu Euskararen Agendara
Euskararen Agendan edukiak sartzeko agenda@alea.eus helbidera mezu bat idatzi edota 688819118 telefonora informazioa whatsapp bidez bidali daiteke. Hitzordua agertzeko baldintza bakarra, ekitaldia euskaraz izatea da.

GEU elkartea izan da Euskararen Agenda proiektuaren sustatzaile eta kudeatzaile nagusia, baina proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan da Gasteizko Udalaren babesa.”

 

Haur eta gazte literaturaren historiaren erakusketa prestatzen ari gara

2016ko abendutik 2017ko otsailera bitartean Bilboko Azkuna Zentroan gozagarri izango den erakusketa prestatzen ari gara.

Gure haur eta gazte literaturaren historia hiru formatotan erakutsiko dugu

1.- Panelak

HGLH erakusketa.Panelak-Lagina

2- Bideoa: Euskal Herriko hainbat ikastetxetako haur eta gazte, maite dituzten liburuei buruzko iritzia ematen ari zaizkigu.

IMG_4060

3.- Tailerrak: Idazle eta ilustratzaileek, haur eta gazte literaturari buruzko tailerrak eskainiko dituzte erakusketak dirauen bitartean.

Eider Eibar ilustratzailea

 

SUSAren webgunea berritu dugu

Liburutegi handi bat da Susaren webgunea.

10.937 orrialde eskaintzen ditu testuz.

156 idazleren liburuak jasotzen ditu.

325 liburu daude denera.

267 dira audio fitxategiak, irakurleen ahotsez grabatuak.

92 sarrera erdaretara itzulitako testuak.

SUSAweb

Ohartuko zarete, ezkerreko menuan ageri direla alde batetik orain bizirik ditugun bildumak, urtero liburu berriekin:

–NARRATIBA

–POESIA

–SAIAKERA

–MPK (Munduko Poesia Kaierak)

Eta baita IDAZLEAK aurkibidea, bakoitza bere orriarekin=

http://susa-literatura.eus/idazleak/

Eta bestetik, ezkerreko menuan badira beste bi toki:

–paperezko liburuen DENDA

–EBOOKen denda

Ezkerreko menuan bilatzailea ere baduzue.

Zer bilatzen du? Idazleen izenak eta liburuen izenburuak.

Eta azkenik, orrialde nagusiaren behe-beheko aldean ageri dira beste bildumetarako sarbideak:

–XX. mendeko Poesia Kaierak

–Gabriel Arestiren bilduma

–Susa 83-86 urteetakoak

–Antzerkia

–Erreferentziak

Bai eta ere beste hiru gune:

–Bideoak

–Audioak

–Erdaretan

Liburu baten izenburu gainean edo azal baten gainean klik eginez gero sartuko zarete liburua irakurtzera, liburuaren barnera. Eta zer bistaratuko da?

1.–Ezkerreko zutabean dituzue: liburuaren azala, titulua eta idazlea, fitxa teknikoa, azalaren egilea; eta beherago idazlearen argazkia, Susan argitaratu dituen beste liburuen izenburuak.

2.–Erdiko zutabe zabalean bistaratuko dira liburuko testuak.

3.–Eskuineko zutabean daukazue liburuaren aurkibidea; baina baita ere lau klikagarri: azala tamaina handian agertzeko, liburuaren kritikak, paperezko liburua erosteko sarbidea, eta ebooka erosteko sarbidea.

 

www.elgoibarreraz.eus jada erabilgarri

Atzo aurkeztu genuen Elgoibarko euskararen ondarea erakusten duen www.elgoibarreraz.eus web-ataria. Hona hemen Barren aldizkariko bidelagunek idatziko kronika:

Elgoibarko euskararen ondarea sarean: elgoibarreraz.eus

2016-01-14_elgoibarreraz.eus_aurk

2016-01-14_elgoibarreraz.eus_aurk1

(argazkiak: Barren aldizkaria)

Aiko hemen Dijitalidadeako kide gotzon barandiaran arteagak atariaren aurkezpenean esandakoak, Barren aldizkariko bidelagunek sortu dute bideoa. Eskerrik asko lagunok

 

 

Elorrioko euskarari buruzko ikerketa lana webgune bihurtu dugu

Elorrioko udalak Labayru ikastegiagaz batera burututako elorrioko euskarari buruzko ikerketa lanaren webgunea aurkeztu genuen atzo prentsaurrean Idoia Buruaga alkate eta Bittor Uriarte euskara teknikariagaz batera: www.elotop.net/liburua

Liburuko edukiak erauzi, sailkatu eta heuren artean estekatu ditugu, toponimoak era askotara bilatzeko eran antolatu ditugu, liburuko edozein berba aurkitzeko bilatzaile lematizatua sortu dugu… Azken batean, edozein herritarrek erraz eta eraginkor erabiltzeko moduko tresna.

Webgunea aurkezteaz gain, ikerketako edukiekin eta Luis Madina argazkilariaren erretratoekaz osatutako egutegia ere banatu zuen udaleko euskara sailak.

Halandaze, elorrioko euskararen ondarea herritar guztion eskura doan jartzeko lanean darrai udalak, aurrez gauzatutako www.elotop.net eta www.elotop.net/euskara webguneei honako www.elotop.net/liburua webgunea sortuta.

www.elotop.net:liburua webaren aurkezpena I www.elotop.net:liburua webaren aurkezpena II www.elotop.net:liburua webaren aurkezpena III

IRAGANA AURRETIK Berri Txarrak taldeari buruzko film dokumentala sortu eta ekoitzi dugu

Berri Txarrak taldearen 20 urteko ibilbidea jasotzen duen IRAGANA AURRETIK dokumentala estreinatuko dugu:

Abenduaren 23an, 23:30ean ETB1ean

Iragana aurretik

Filmea telebistan ikusteko aukera bakarra izango da asteazkenekoa ( gero ez da Nahieranen ikusi ahal izango). Helburuak:

– Ahalik eta herritar gehien bideratuko gura ditugu gure kultur edukiez gozatzera.
– ETBko arduradunei bertoko kultur edukiak erakustearen aldeko apustu sendoa egiteko nahikoa ikusle gaudela ikusarazi gura diegu.

ETBk audientzia kopuruak argudiatzen ditu kultur edukiak ez programatzeko. Frogatu diezaiegun oker daudela, ikus dezagun dokumentala milaka lagunek, ohartarazi ditzagun euskal komunikabide publiko batek orain baino askoz kultur eduki gehiago programatu behar dituela.

IRAGANA AURRETIK dokumentala honakook sortu eta ekoitzi dugu: Berri Txarrak, Dijitalidadea, BERRIABadok eta DeBolexek.

IRAGANA AURRETIK Berri Txarrak