IRAGANA AURRETIK Berri Txarrak taldeari buruzko film dokumentala sortu eta ekoitzi dugu

Berri Txarrak taldearen 20 urteko ibilbidea jasotzen duen IRAGANA AURRETIK dokumentala estreinatuko dugu:

Abenduaren 23an, 23:30ean ETB1ean

Iragana aurretik

Filmea telebistan ikusteko aukera bakarra izango da asteazkenekoa ( gero ez da Nahieranen ikusi ahal izango). Helburuak:

– Ahalik eta herritar gehien bideratuko gura ditugu gure kultur edukiez gozatzera.
– ETBko arduradunei bertoko kultur edukiak erakustearen aldeko apustu sendoa egiteko nahikoa ikusle gaudela ikusarazi gura diegu.

ETBk audientzia kopuruak argudiatzen ditu kultur edukiak ez programatzeko. Frogatu diezaiegun oker daudela, ikus dezagun dokumentala milaka lagunek, ohartarazi ditzagun euskal komunikabide publiko batek orain baino askoz kultur eduki gehiago programatu behar dituela.

IRAGANA AURRETIK dokumentala honakook sortu eta ekoitzi dugu: Berri Txarrak, Dijitalidadea, BERRIABadok eta DeBolexek.

IRAGANA AURRETIK Berri Txarrak