Interneten erabilera normalizatua bideratuta dago eta euskaldunok prest egon behar dugu erabilera hori egunerokoa, orokorra eta ezinbestekoa denerako; euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuentzat bizirauten laguntzeko oso lagungarria izango baita internet. Sarea euskara eta Euskal Herria ezagutarazteko bitarteko erabilerraz, merke eta hedagarriena da eta guri hori baliatzea dagokigu.

Donostiako euskara patronatuaren webgunean:

Dijitalidadea S.L. 2006 urtean sortu genuen lantaldekook, lan asko egin ditugu euskaraz idatzitako testuak euskarri digitaletan jartzen. Adibidetzat, interneten euskarazko literaturari buruzko informazio gehien biltzen duen gunea: http://armiarma.com/


Bermeoko udalarekin lankidetzan, bertako toponimia jaso, gorde eta zabaltzeko lanean ari gara: http://www.bermeo.org/toponimia/

Trikitixa elkarteari egindako http://trikimailua.com/ gunean egun musikaren genero jakin horretako informaziorik gehien jasotzen da.

UEU: Buruxkak liburutegi digitalerako liburu, tesi eta artikuluak digitalizatzen ari gara.
EHU: Ekonomi Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Agiritegiarentzat liburutegi digitala garatzen ari gara, 2008ko otsailean http://www.ehu.es/ituna/ webgunean kontsultagarri dagoena.

Euskaraz idatzitako ondarea digitalizatzeko lan eskerga ahalik eta herritar gehienengana helaraztea izan behar dugu helburu, osterantzean, egindako guztia herren gera liteke.
Aurkezpen audiobisualak + Erakusketak + Hitzaldiak + Ibilaldi literarioak + Literatura emanaldiak + Liburuen edizio eta argitalpena Publizitaterako euskarriak: kartelak, ploterrak, esku-orriak...
Telf: 656 796 209 | harremanak@dijitalidadea.com