Etiketaren artxiboa: Euskara ala Ezkara

Webguneak elikatzeko formazio saioak: Bezero buruaskiak

Elgoibarko Izarra euskara elkartearen, Elgoibarko udalaren eta gure arteko elkarlanaren emaitza da www.euskaraalaezkara.eus ataria.

Bertan bildu dugu azken hamar urteotan Elgoibarren burutu diren jardunaldietako edukiak. Edukien bilketa eta sailkapen lan itzel hori Elgoibarko Izarra euskara elkartekoek eta udaleko euskara zerbitzuko teknikariek egin dute eta guk hori guztia ekarri dugu www.euskaraalaezkara.eus atarira.

Lan funtzional eta grafikoa, beraz, Dijitaliadeakoon ardura izan da.

Aurtengo jardunaldi ezin bikainagoak utzitako eduki guztiak Elgoibarko Izarrakoek eta udalekoek igoko dituzte, baita etorkizunekoak ere.

Guk tresna sortu diegu eta orain eurek elikatuko dute. Horixe baita gure lan egiteko ardatzetako bat. Guk ez ditugu bezeroak gatibatu nahi, buruaskiak gura ditugu.

Eta buruaskitasun hori gauzatzeko formazio saioa izan genuen atzo Elgoibarren, udaleko teknikariekin eta Izarra euskara elkartekoekin.

Atzo ikasitakoa jada erabili dute eta gaur eduki berriak igo dituzte www.euskaraalaezkara.eus atarira