San Telmo Museoko eta Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur saileko arduradunek jakinarazi digutenez, 700etik gora dira Uhartearen Altxorra erakusketaz gozatu eta ondoren Liburutegi Nagusiko Haur sailera joan diren Donostialdeko neska-mutilak.
San Telmo Museoko eta Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur saileko arduradunek jakinarazi digutenez, 700etik gora dira Uhartearen Altxorra erakusketaz gozatu eta ondoren Liburutegi Nagusiko Haur sailera joan diren Donostialdeko neska-mutilak.
Elena Oregi Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur Saileko arduradun eta Uhartearen Altxorra San Telmon erakusgai egon dadin horrenbeste lan egin duenak, aurtengo LITERAKTUM jaialdiak haur eta gazte literaturari eskainiko dizkion ekimenak aletzen ditu ondorengo bideoan.
Biziki garrantzitsua deritzogu literaturari eskainitako topaketetan haur eta gazteei zuzendutako literaturak lekua izateari.
GARA egunkariak bikain laburtu Uhartearen Altxorra erakusketak dituen osagai eta helburuak.
Atzodanik eta urtarrilaren 17a arte, UHARTEAREN ALTXORRA Donostiako San Telmo Museoan egongo da gozagai.
Oraingoan Donostiako San Telmo Museoagaz beragaz eta Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur eta Gazte Literatura sailarekin elkarlanean aritu gara.
Atzokoa aurkezpenean, Juanba Berasategi izan genuen gogoan eta nabarmendu genuen Koldo Izagirrek eta biek zenbateko maitasunez, mimoz, arduraz lan egin duten tamaina honetako erakusketa bat atontzeko.
Gure idazle eta ilustratzaileei egindako gorazarre zoragarria.
Argazkia: Marisol Ramirez, Argazki Press.
Erakusketa San Telmon dagoen bitartean ezer jakin gura baduzue, sakatu hemen.
Hona hemen kulturgintzan bidelagun ditugun hainbat kazetarirekin izandako elkarrizketak UHARTEAREN ALTXORRA erakusketa zertan datzan ondo azaltzen dutenak:
Nontzeberri agerkari digitalean
Abenduaren 12an aurkeztu genuen jendaurrean UHARTEAREN ALTXORRA haur eta gazte literaturari buruzko erakusketa Bilboko Azkuna Zentroan ( lehen Alondegia) eta otsailaren 28a arte egongo da bertan gozagai.
Ordutegia
Astelehenetan itxita. Salbuespenak: Abenduaren 26a eta urtarrilaren 2a.
Asteartetik ostegunera: 11:00etatik 20:00etara
Ostiral, larunbata, jaiegun eta jaiegun bezperatan: 11:00etatii 21:00etara.
Igandeetan: 11:00etatik 20:00etara
Abenduaren 12tik 2017ko otsailaren 24ra bitartean gozagai izango dugu Bilboko Azkuna Zentroan.
Haur eta Gazte literatura: bizitzan abiatzeko ontzia.
Hitzak eta irudiak: uharte libre bat morrontzaz betetako gizartean.
8 detektibe eta 11 pirata
11 leku eta 18 gai
20 piztia eta 10 poema
26 heroi txiki eta handi
42 idazle eta 35 artista
mundua 100 liburutan interpretatzeko
liburu hautaketa: Koldo Izagirre
arte zuzendaritza: Juanba Berasategi
bideoaren zuzendaria: eriz zapirain
ekoizpena: gotzon barandiaran
inprimaketa: Druck
Dijitalidadea / Azkuna Zentroa