Uhartearen Altxorra: Liburuetan gordetako altxorraren mapa, Patxi Zubizarretagaz tailerra

Otsailaren 28a arte bisitagai izango dugu UHARTEAREN ALTXORRA erakusketa Bilboko AZn.

Erakusketaren osagarri diren tailerretarik bat Patxi Zubizarretak eskainiko du zapatu honetan, otsailak 25 dituela

189-P.Zubizarreta

Liburuetan gordetako altxorraren mapa

Zer egingo dugu?

Istorio bat altxorra da idazle batentzat: istorio hori nola bilatzen dugun ikusiko dugu, edo nola datorkigun bidera. Baina ideia bikain hori landu beharra dago irakurlearentzat ere altxorra izan dadin, berak ere deskubritu eta goza dezan, kasik sekretu baten antzera. Hala bada, liburuen barne prozesua ikusiko dugu: oharrak, altxorraren maparen antzeko eskemak, eskuizkribuak, zuzenketak, marrazkiak, maketa… Hainbat objektuk ere lagunduko digute sorkuntzaz hobeto jabetzen, eta hori guztia kutxa misteriotsu batean egongo da, egun horretan bakarrik zabalduko dena. Azken batean, liburuek bizitzan hobeto nabigatzen laguntzen digute.

Nori zuzendua: 8-10 urteko gazteak

Kopurua: Gehienez 30 lagun

Ezinbestekoak

  • Euskaraz jakitea
  • Izena ematea: AZko infopuntuan.