Aitor Etxebarria eta Jon Eskisabel Markak diskari eta El Txef Ari buruz aritu ziren Gernikan bertan, eta BADOKerako transkribitu du Jon Eskisabelek
Zaila da musika elektronikoan ibilbide koherentea izatea
Aitor Etxebarria eta Jon Eskisabel Markak diskari eta El Txef Ari buruz aritu ziren Gernikan bertan, eta BADOKerako transkribitu du Jon Eskisabelek
Berri Txarrak, Bide Ertzean, Lurra edota Joseba Tapiarekin egin legez, El Txef A gisa ere ezaguna den Aitor Etxebarria musikariaren
MARKAK izeneko diskaren promozio lanak egiten ari gara Dijitalidadeakook. MARKAK diska, izen bereko filmearen soinu-banda da, Hanot Mintegia Audienceko kide oihak zuzendutakoa, iazko Zinemaldian estreinatu zena.
Honela kontatu zion Aitorrek Galder Perezi Radio Euskadiko Graffiti saioan:
http://www.eitb.eus/…/el-txefa–me-he-adentrado-vivencia-b…/
Hiri Hura Da Hiri Hau eskainiko dute gaur Lutxo Egia idazleak eta Inun musikariak Meatzaleak egitarauaren laugarren ekinaldia. Leire Palacios Meatzaleak egitarauko arduradunak aurkeztuko ditu.
Loraldia festibalagaz batera antolatu dugun gaurko saioa 19:30ean hasiko da Bilboko AZko CAC2 aretoan.
Bilboz arituko dira, hiriaren bilakaeraz eta bilakaera horrek bizi dituen pertsonen identitatean utzi duen arrastoaz.
Gogoan dugu nolakoa zen Bilbo, berbarako, 70eko hamarkadan?
Eta 80koan?
Errotik, gotzon barandiaran. Susa, 2010
Eta 90ko hamarkadan?
Zaharra zara, Bilbo, Jon Maia-Gari. Eguzki berritan zaude. Elkar, 1997
eta zelangoa da XXI. mendeko Bilbo?
Auzoak, Urtzi Urrutikoetxea. Susa, 2005
Zubigilea, Lutxo Egia. Susa, 2007Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak, Mikel Etxaburu. Erein 2016
Beti izango dugu, Bilbao, Fermin Muguruza. In-komunikazioa, Metak 2002
Meatzaleak egitarauaren martxoko laugarren ekinaldian, Lutxo Egia idazleak eta Inun musikariak HIRI HORI DA HIRI HAU eskainiko digute .
Martxoaren 16an
19:30etatik aurrera
Bilboko AZko ( Alondegia) CAC2 aretoan
Martxoko Meatzaleaken hiru ekinaldiak LORALDIAgaz batera antolatu ditugu.
Gogoratu doakoa bada ere, sarrerak aurrez eskuratu behar direla AZko infopuntuan
Dijitalidadeakook euskarazko eta kulturari loturiko edukiak ahalik eta herritar gehienen eskura jartzeko lanen artean, mugikorretarako aplikazioak dagoz.
Hona hemen Euskal Idazleen Elkartearen www.uberan.eus atariko edukiak mugikorretan eskuratzeko APPa:
iOSerako bertsioa argitaratzeko baimena laster batean jasotzea espero dugu.
Martxoaren 3an Madrilgo La Riviera areto betean amaitu zuen Berri Txarrak taldeak Denbora Da Poligrafo Bakarra diska hirukoitzaren bira. 2014tik 2017ra bizi izan ditugunen laburpena idatzi dugu euskal musikaren sareko ataria den BADOKerako:
Alvaro, eskenatoki arduraduna.
Iban, argi-teknikaria.
Mikel, soinu-teknikaria.
Carola eta Pau, Madrilgo lagun eta promotorea, taldeko manager, gogaide eta bidelaguna, hurrenez hurren.
Wero, tourmanagerra.
Mamitsua, zintzoa, sakona atzo Onintza Enbeitak eta Ander Lipusek, Leire Palacios akuilari zutela, eskaini zigutena. Urteetako esperientzia zein gogoetekin, diskurtso sendoa ondu dute. Ordu eta erdian 100dik gora lagun ezin adiago izan gintuzten, gozatsu.
Euskal sortzaileok zeresana dugu eta ez edozelangoa,barren!
Hemen duzue atzokoa osorik ikusentzungai
Dakikezuenez, martxoko Meatzaleak LORALDIA festibalarekin batera antolatu ditugu. Atzokoaz gain, martxoaren 16an Lutxo Egiaren eta Inunen Hiri hori da hiri hau performancea eta 30ean Iratxe Fresnedaren Irrintziaren oihartzunak dokumentalaren aurkezpena izango ditugu
Zein garrantzia du gorputzak oholtzan?
Zelan darabilte aktoreek?
Eta bertsolariek?
Eta emakume bertsolariek?
Zein alde dago gizonen gorputzaren eta emakumearen gorputzaren artean, oholtza gainean?
Onintza Enbeita eta Ander Lipusek horixe izango dute berbagai, Leire Palacios aurkezle dutela, MEATZALEAK egitarauaren hirugarren ekinaldian, martxoaren 9an, 19:00etan Bilboko AZn
Otsailaren 28a arte bisitagai izango dugu UHARTEAREN ALTXORRA erakusketa Bilboko AZn.
Erakusketaren osagarri diren tailerretarik bat Patxi Zubizarretak eskainiko du zapatu honetan, otsailak 25 dituela
Liburuetan gordetako altxorraren mapa
Zer egingo dugu?
Istorio bat altxorra da idazle batentzat: istorio hori nola bilatzen dugun ikusiko dugu, edo nola datorkigun bidera. Baina ideia bikain hori landu beharra dago irakurlearentzat ere altxorra izan dadin, berak ere deskubritu eta goza dezan, kasik sekretu baten antzera. Hala bada, liburuen barne prozesua ikusiko dugu: oharrak, altxorraren maparen antzeko eskemak, eskuizkribuak, zuzenketak, marrazkiak, maketa… Hainbat objektuk ere lagunduko digute sorkuntzaz hobeto jabetzen, eta hori guztia kutxa misteriotsu batean egongo da, egun horretan bakarrik zabalduko dena. Azken batean, liburuek bizitzan hobeto nabigatzen laguntzen digute.
Nori zuzendua: 8-10 urteko gazteak
Kopurua: Gehienez 30 lagun
Ezinbestekoak
Leire Palacios akuilari dutela, Onintza Enbeitak eta Ander Lipusek, nork bere jardunean gorputzari damaion garrantziaz arituko dira, gorputzak politikan, bertsolaritzan eta arte eskenikoetan duen presentziaz, garrantziaz, erabileraz.
Martxoaren 9an izango da, 19:00etan, Bilboko AZko Bastida aretoan.
Gogoratu sarrera doakoa bada ere, aurrez eskuratu behar dela AZko infopuntuan, aretoak hartzaile kopuru mugatua baitu.