Etiketaren artxiboa: Haur eta gazte literatura

Uhartearen Altxorra: 700etik gora neska eta mutilek gozatuko dute erakusketa

San Telmo Museoko eta Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur saileko arduradunek jakinarazi digutenez, 700etik gora dira Uhartearen Altxorra erakusketaz gozatu eta ondoren Liburutegi Nagusiko Haur sailera joan diren Donostialdeko neska-mutilak.

uhartearen DSC07565 DSC07562

Uhartearen Altxorra erakusketa LITERAKTUM jaialdian

Elena Oregi Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur Saileko arduradun eta Uhartearen Altxorra San Telmon erakusgai egon dadin horrenbeste lan egin duenak, aurtengo LITERAKTUM jaialdiak haur eta gazte literaturari eskainiko dizkion ekimenak aletzen ditu ondorengo bideoan.

Biziki garrantzitsua deritzogu literaturari eskainitako topaketetan haur eta gazteei zuzendutako literaturak lekua izateari.

Uhartearen Altxorra Donostiako San Telmo Museoan

Atzodanik eta urtarrilaren 17a arte, UHARTEAREN ALTXORRA Donostiako San Telmo Museoan egongo da gozagai.

Oraingoan Donostiako San Telmo Museoagaz beragaz eta Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur eta Gazte Literatura sailarekin elkarlanean aritu gara.

Atzokoa aurkezpenean, Juanba Berasategi izan genuen gogoan eta nabarmendu genuen Koldo Izagirrek eta biek zenbateko maitasunez, mimoz, arduraz lan egin duten tamaina honetako erakusketa bat atontzeko.

Gure idazle eta ilustratzaileei egindako gorazarre zoragarria.

 

p033_f02

Argazkia: Marisol Ramirez, Argazki Press.

 

Erakusketa San Telmon dagoen bitartean ezer jakin gura baduzue, sakatu hemen.

UHARTEAREN ALTXORRA: Tailerrak

Erakusketak dirauen artean, zortzi tailer burutuko ditugu haur eta gazte literaturari buruz, Yolanda Arrieta eta Pati Zubizarreta idazleen, Maite Franko ipuin kontalariaren eta Eider Eibar ilustratzailearen eskutik. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurrez AZn bertan izena ematea ( Infopuntua).

Tailerrok honako egunetan burutuko ditugu:

·         Abenduak 28: Yolanda Arrieta

·         Urtarrilak 4 : Yolanda Arrieta

·         Urtarrilak 21: Maite Franko

·         Urtarrilak 28: Eider Eibar

·         Otsailak 4: Eider Eibar

·         Otsailak 11: Patxi Zubizarreta

·         Otsailak 18: Maite Franko

·         Otsailak 25: Patxi Zubizarreta

Eguerdiko 12:00etatik 13:00etara bitartean.

HGLH erakusketa.Panelak-Lagina

Tailerretarako deialdiak egiteko kontuan hartzekoak

Yolanda Arrieta

Izenburua: ESAN, SORTU, KONTATU, haur-literaturaz gozatzeko.

Nori zuzendua: 6-8 urteko haurrak + gurasoak (zaintzaileak, aitita-amamak, izeko-osabak…)

Zer egingo dugu?:

  • Ahozko haur poesiarekin jolastu.
  • Era desberdinetara esan, kontatu eta kantatu.
  • Irudikatu.
  • Gorputzez adierazi, gorputz-atal desberdinak erabiliz.
  • Berriak asmatu.
  • Irudiak eta hitzak elkartu eta liburu txiki bana osatu.
  • Handi eta txiki, elkarrekin, ondo pasatu.

Kopurua: Gehienez 20 lagun: haur gehiago gurasoak baino.

Ezinbestekoak

·         Euskaraz jakitea

·         Izena ematea

Maite Franko

Izenburua: Guk papera eta arkatza, zuk piperra eta gatza

Zer egingo dugu? Tailerraren helburua umeek izan baduten sormen ahalmen handiaz jabetzea eta aldi berean ondo pasatzea izango da:

  • Lantalde eta bakarkako lanak eginez;
  • Besteengandik ikasiz eta ariketatxo bera 20 bat modu desberdinetan egin daitekeela ikusiz;
  • Nork bere lana erakusteko lotsa galduz;
  • Idaztea zeinen terapeutikoa izan daitekeen intuituz;
  • Sormenaren sua pizten duten txinpartak ere oso anitzak izan daitezkeela jabetuz (izan ere, oso bide desberdinak erabiliko ditugu horretarako);
  • Helduok haiengandik zenbat ikas dezakegun ohartuz.

Hona hemen egingo ditugun dinamikak:

  1. a) Berotzekoak: Desinhibizio ariketak, elkar ezagutzekoak, zentzumenekin jolastekoak, talde-dinamikakoak …
  2. b) Sormen-pintxoak. Hainbat adibide: ahozkoak edo idatzizkoak, baina bat-batekoak edo oso denbora laburrean egitekoak, hitz zein esaldi jakin batzuekin jolas egitekoak, akrostikoak, bertso-jolasak, dedikatoriak, epitafioak, iragarkiak, errezeta ez gastronomikoak, asmakizunak, erretratuak (norberaren auzo edo herriko leku zein pertsona bitxi baten deskribapen fisiko edo psikologikoa), mikroipuinak sortzeari begirakoak, txapelketatxoak ….
  3. c) Sormen ariketa luzeagoak. Hainbat adibide: moldaketak (istorio bera taldeka edo bakarka moldatzea bai tonu desberdinak erabilita zein ikuspegia aldatuta; haur ipuin klasikoen bertsio modernoak, e.a.), adibidez) beldurrezko narrazioak, , ipuin etiologikoak (gauzen jatorria azaltzen dutenak)…

Nori zuzendua: 9-11 urteko haurrak

Kopurua: Gehienez 20 lagun

Ezinbestekoak

·         Euskaraz jakitea

·         Izena ematea

Patxi Zubizarreta

Izenburua: Liburuetan gordetako altxorraren mapa.

Zer egingo dugu?

Istorio bat altxorra da idazle batentzat: istorio hori nola bilatzen dugun ikusiko dugu, edo nola datorkigun bidera. Baina ideia bikain hori landu beharra dago irakurlearentzat ere altxorra izan dadin, berak ere deskubritu eta goza dezan, kasik sekretu baten antzera. Hala bada, liburuen barne prozesua ikusiko dugu: oharrak, altxorraren maparen antzeko eskemak, eskuizkribuak, zuzenketak, marrazkiak, maketa… Hainbat objektuk ere lagunduko digute sorkuntzaz hobeto jabetzen, eta hori guztia kutxa misteriotsu batean egongo da, egun horretan bakarrik zabalduko dena. Azken batean, liburuek bizitzan hobeto nabigatzen laguntzen digute.

Nori zuzendua: 8-10 urteko gazteak

Kopurua: Gehienez 30 lagun

Ezinbestekoak

·         Euskaraz jakitea

·         Izena ematea

Eider Eibar

Izenburua: Sortu ditzagun PERTSO-NAHIAK!

Zer egingo dugu?:

  • 11-13 urteko gazteekin pertsonaiak sortuko ditugu, elkarri lagunduz, irudimena erabiliz, gure pertsonaien nahiak betez eta marrazketa landuz.
  • Ilustratzaileok pertsonaia bat sortzeko burutzen dugun prozesua eta gure lana azalduko dut.
  • Denon artean pertsonaia desberdinak aztertu eta ikusiko ditugu. Zergatik dira horrelakoak? Zeintzuk dira beraien nahiak?
  • Beraien laguntzaz pertsonaiak sortuko ditut.
  • Nire laguntzaz pertsonaiak sortuko dituzte.

Saiorako ekarri behar dena: IRUDIMENA.

Nori zuzendua: 11-13 urteko nerabeak

Kopurua: Gehienez 20 lagun

Ezinbestekoak

·         Euskaraz jakitea

·         Izena ematea

Eider Eibar ilustratzailea

UHARTEAREN ALTXORRA erakusketa zabalik: Abenduaren 12tik otsailaren 28a arte

Abenduaren 12an aurkeztu genuen jendaurrean UHARTEAREN ALTXORRA haur eta gazte literaturari buruzko erakusketa Bilboko Azkuna Zentroan ( lehen Alondegia) eta otsailaren 28a arte egongo da bertan gozagai.

Ordutegia

Astelehenetan itxita. Salbuespenak: Abenduaren 26a eta urtarrilaren 2a.

Asteartetik ostegunera: 11:00etatik 20:00etara

Ostiral, larunbata, jaiegun eta jaiegun bezperatan: 11:00etatii 21:00etara.

Igandeetan: 11:00etatik 20:00etara

IMG_6158 IMG_6154 IMG_6156