Kategoriaren artxiboa: Erakusketak

Uhartearen Altxorra: 700etik gora neska eta mutilek gozatuko dute erakusketa

San Telmo Museoko eta Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur saileko arduradunek jakinarazi digutenez, 700etik gora dira Uhartearen Altxorra erakusketaz gozatu eta ondoren Liburutegi Nagusiko Haur sailera joan diren Donostialdeko neska-mutilak.

uhartearen DSC07565 DSC07562

Uhartearen Altxorra erakusketa LITERAKTUM jaialdian

Elena Oregi Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur Saileko arduradun eta Uhartearen Altxorra San Telmon erakusgai egon dadin horrenbeste lan egin duenak, aurtengo LITERAKTUM jaialdiak haur eta gazte literaturari eskainiko dizkion ekimenak aletzen ditu ondorengo bideoan.

Biziki garrantzitsua deritzogu literaturari eskainitako topaketetan haur eta gazteei zuzendutako literaturak lekua izateari.

Uhartearen Altxorra Donostiako San Telmo Museoan

Atzodanik eta urtarrilaren 17a arte, UHARTEAREN ALTXORRA Donostiako San Telmo Museoan egongo da gozagai.

Oraingoan Donostiako San Telmo Museoagaz beragaz eta Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur eta Gazte Literatura sailarekin elkarlanean aritu gara.

Atzokoa aurkezpenean, Juanba Berasategi izan genuen gogoan eta nabarmendu genuen Koldo Izagirrek eta biek zenbateko maitasunez, mimoz, arduraz lan egin duten tamaina honetako erakusketa bat atontzeko.

Gure idazle eta ilustratzaileei egindako gorazarre zoragarria.

 

p033_f02

Argazkia: Marisol Ramirez, Argazki Press.

 

Erakusketa San Telmon dagoen bitartean ezer jakin gura baduzue, sakatu hemen.

UHARTEAREN ALTXORRA erakusketa zabalik: Abenduaren 12tik otsailaren 28a arte

Abenduaren 12an aurkeztu genuen jendaurrean UHARTEAREN ALTXORRA haur eta gazte literaturari buruzko erakusketa Bilboko Azkuna Zentroan ( lehen Alondegia) eta otsailaren 28a arte egongo da bertan gozagai.

Ordutegia

Astelehenetan itxita. Salbuespenak: Abenduaren 26a eta urtarrilaren 2a.

Asteartetik ostegunera: 11:00etatik 20:00etara

Ostiral, larunbata, jaiegun eta jaiegun bezperatan: 11:00etatii 21:00etara.

Igandeetan: 11:00etatik 20:00etara

IMG_6158 IMG_6154 IMG_6156

UHARTEAREN ALTXORRA haur eta gazte literaturari buruzko erakusketa

Abenduaren 12tik 2017ko otsailaren 24ra bitartean gozagai izango dugu Bilboko Azkuna Zentroan.

Haur eta Gazte literatura: bizitzan abiatzeko ontzia.

Hitzak eta irudiak: uharte libre bat morrontzaz betetako gizartean.

8 detektibe eta 11 pirata

11 leku eta 18 gai

20 piztia eta 10 poema

26 heroi txiki eta handi

42 idazle eta 35 artista

mundua 100 liburutan interpretatzeko

liburu hautaketa: Koldo Izagirre

arte zuzendaritza: Juanba Berasategi

bideoaren zuzendaria: eriz zapirain

ekoizpena: gotzon barandiaran

inprimaketa: Druck

Dijitalidadea / Azkuna Zentroa