Eginda zein eskuartean ditugun zenbait lan
Kazetaritza eta literaturaren ingurukoak
http://armiarma.com euskal literaturaren liburutegi birtuala.
Toponimiaren ingurukoak
Erandioko toponimia
Erandioko leku-izenak webgunea, 2005-2008 urteetan egindako ikerketa-lanaren ondorioa da. Erandioko Udalak, Euskara Zerbitzuaren ekimenez, herriko toponimia ikertzeko beka-deialdia antolatu zuen 2005ean. Ikerketak emaitza aberatsak eman zituen, eta emaitzok batu eta herritarren esku ipini nahi izan ditugu.
Bermeoko toponimia
Bermeoko toponimia liburua editatu, maketatu, argitaratu eta zabaldu dugu.
Bermeoko toponimia webgunea, paperezko edizioaren osagarria izango dena:
- Webgunearen diseinu grafikoa
- Webgunearen diseinu funtzionala (hipertestuaren berezitasunak erabaki).
- HTML orriak sortu.
- Bilaketa sistema garatu.
- Liburuko testuaren PDFak osorik edo atalka.
- Webgunea www.bermeo.org udalaren gunean integratuta dago.
Bermeoko toponimia ikastetxeetan webgunea. Bermeoko toponimiaren ikerketa lanetan jasotakoa ikastetxeetan zabaltzeko proiektua. Ikerketa lana egin duten ikerlariek, Bermeoko ikastetxeetako irakasleek eta Dijitalidadea-ko teknikariek elkarlanean egindako proiektua.
Elorrioko toponimia
Elorrioko toponimia ikastetxeetan webgunea: ELOTOP.NET. Elorrioko toponimiaren ikerketa lanetan jasotakoa ikastetxeetan zabaltzeko proiektua. Elorrioko ikastetxeetako irakasleek eta Dijitalidadea-ko teknikariek elkarlanean egindako proiektua.
Getxoko leku izenak
Getxoko leku izenak ariketa bilduma liburuxka: Izen bereko liburuan eta CD-ROMean jasotako ikerketa ikastetxeetan zabaltzeko Dijitalidadea-ko teknikariek eta aholkulari didaktiko-pedagogikoek egindako proiektua.
Ibilbide toponimikoak: Gida batek, Getxoko leku izenak ariketa bilduma liburuxkan lantzen diren edukiak oinarritu dituzten hautazko 9 ibilbide eskaintzen ditu.
Elgoibarko udala
- Gerra aurreko egunkari eta aldizkarietan Elgoibarko bizimoduari buruz idatzi ziren 400 kronika bildu ditugu.
- Iturriak Euzkadi egunkaria eta Argia astekaria izan dira.
- Gerra aurrekoekin egin legez, gerra ostekoak ere biltzeko aukera zabalik dago.
- Hipertestuan edo erauzitako elementuen arteko balizko loturetan oinarritu da gure lana.
Ondarearen digitalizazioari dagozkionak
Trikitixa Elkartea
http://trikimailua.com webgunea:
- Prentsako artikuluen eta kantuen bilatzailea sortu dugu.
UEU
Buruxkak liburutegi digitalerako liburu, tesi eta artikuluak digitalizatzen ari gara.
Donostiako euskara patronatua
Donostiako euskara patronatuaren webgunean:
- Gorostian gorosti: http://euskaraz.org/donostia/
- Euskara platerean: http://euskaraz.org/platerean
EHU
Ekonomi Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Agiritegiarentzat liburutegi digitala garatzen ari gara, 2008ko otsailean http://www.ehu.es/ituna/ webgunean kontsultagarri dagoena.
Komunikazio planei dagozkionak
Getxoko udala
Getxoko leku-izenak CD-ROMaren komunikazio plana.
Bermeoko udala
Bermeoko toponimia liburuaren eta webgunearen komunikazio plana.
Diseinuari eta webgintzari dagozkionak
Mallabiko udala
Mallabiko udalaren webgunea herriaren zein udalaren ezaugarri bereizgarriak kontuan izanik eta udaleko arduradunen beharrizanetara egindako webgunea da: Dinamikoa, funtzionala eta batez ere herritarrekiko harremana errazteko pentsatutakoa. Herritarrek beharrezkoa duten informazioa guztia eta udal izapideak egiteko bitarteko errazak eskaintzen ditu webguneak, internet erabiltzen zailduak direnentzat zein hasiberriak direnentzat diseinatuta dagoelako.