Erakusketak dirauen artean, zortzi tailer burutuko ditugu haur eta gazte literaturari buruz, Yolanda Arrieta eta Pati Zubizarreta idazleen, Maite Franko ipuin kontalariaren eta Eider Eibar ilustratzailearen eskutik. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurrez AZn bertan izena ematea ( Infopuntua).
Tailerrok honako egunetan burutuko ditugu:
· Abenduak 28: Yolanda Arrieta
· Urtarrilak 4 : Yolanda Arrieta
· Urtarrilak 21: Maite Franko
· Urtarrilak 28: Eider Eibar
· Otsailak 4: Eider Eibar
· Otsailak 11: Patxi Zubizarreta
· Otsailak 18: Maite Franko
· Otsailak 25: Patxi Zubizarreta
Eguerdiko 12:00etatik 13:00etara bitartean.
Tailerretarako deialdiak egiteko kontuan hartzekoak
Yolanda Arrieta
Izenburua: ESAN, SORTU, KONTATU, haur-literaturaz gozatzeko.
Nori zuzendua: 6-8 urteko haurrak + gurasoak (zaintzaileak, aitita-amamak, izeko-osabak…)
Zer egingo dugu?:
- Ahozko haur poesiarekin jolastu.
- Era desberdinetara esan, kontatu eta kantatu.
- Irudikatu.
- Gorputzez adierazi, gorputz-atal desberdinak erabiliz.
- Berriak asmatu.
- Irudiak eta hitzak elkartu eta liburu txiki bana osatu.
- Handi eta txiki, elkarrekin, ondo pasatu.
Kopurua: Gehienez 20 lagun: haur gehiago gurasoak baino.
Ezinbestekoak
· Euskaraz jakitea
· Izena ematea
Maite Franko
Izenburua: Guk papera eta arkatza, zuk piperra eta gatza
Zer egingo dugu? Tailerraren helburua umeek izan baduten sormen ahalmen handiaz jabetzea eta aldi berean ondo pasatzea izango da:
- Lantalde eta bakarkako lanak eginez;
- Besteengandik ikasiz eta ariketatxo bera 20 bat modu desberdinetan egin daitekeela ikusiz;
- Nork bere lana erakusteko lotsa galduz;
- Idaztea zeinen terapeutikoa izan daitekeen intuituz;
- Sormenaren sua pizten duten txinpartak ere oso anitzak izan daitezkeela jabetuz (izan ere, oso bide desberdinak erabiliko ditugu horretarako);
- Helduok haiengandik zenbat ikas dezakegun ohartuz.
Hona hemen egingo ditugun dinamikak:
- a) Berotzekoak: Desinhibizio ariketak, elkar ezagutzekoak, zentzumenekin jolastekoak, talde-dinamikakoak …
- b) Sormen-pintxoak. Hainbat adibide: ahozkoak edo idatzizkoak, baina bat-batekoak edo oso denbora laburrean egitekoak, hitz zein esaldi jakin batzuekin jolas egitekoak, akrostikoak, bertso-jolasak, dedikatoriak, epitafioak, iragarkiak, errezeta ez gastronomikoak, asmakizunak, erretratuak (norberaren auzo edo herriko leku zein pertsona bitxi baten deskribapen fisiko edo psikologikoa), mikroipuinak sortzeari begirakoak, txapelketatxoak ….
- c) Sormen ariketa luzeagoak. Hainbat adibide: moldaketak (istorio bera taldeka edo bakarka moldatzea bai tonu desberdinak erabilita zein ikuspegia aldatuta; haur ipuin klasikoen bertsio modernoak, e.a.), adibidez) beldurrezko narrazioak, , ipuin etiologikoak (gauzen jatorria azaltzen dutenak)…
Nori zuzendua: 9-11 urteko haurrak
Kopurua: Gehienez 20 lagun
Ezinbestekoak
· Euskaraz jakitea
· Izena ematea
Patxi Zubizarreta
Izenburua: Liburuetan gordetako altxorraren mapa.
Zer egingo dugu?
Istorio bat altxorra da idazle batentzat: istorio hori nola bilatzen dugun ikusiko dugu, edo nola datorkigun bidera. Baina ideia bikain hori landu beharra dago irakurlearentzat ere altxorra izan dadin, berak ere deskubritu eta goza dezan, kasik sekretu baten antzera. Hala bada, liburuen barne prozesua ikusiko dugu: oharrak, altxorraren maparen antzeko eskemak, eskuizkribuak, zuzenketak, marrazkiak, maketa… Hainbat objektuk ere lagunduko digute sorkuntzaz hobeto jabetzen, eta hori guztia kutxa misteriotsu batean egongo da, egun horretan bakarrik zabalduko dena. Azken batean, liburuek bizitzan hobeto nabigatzen laguntzen digute.
Nori zuzendua: 8-10 urteko gazteak
Kopurua: Gehienez 30 lagun
Ezinbestekoak
· Euskaraz jakitea
· Izena ematea
Eider Eibar
Izenburua: Sortu ditzagun PERTSO-NAHIAK!
Zer egingo dugu?:
- 11-13 urteko gazteekin pertsonaiak sortuko ditugu, elkarri lagunduz, irudimena erabiliz, gure pertsonaien nahiak betez eta marrazketa landuz.
- Ilustratzaileok pertsonaia bat sortzeko burutzen dugun prozesua eta gure lana azalduko dut.
- Denon artean pertsonaia desberdinak aztertu eta ikusiko ditugu. Zergatik dira horrelakoak? Zeintzuk dira beraien nahiak?
- Beraien laguntzaz pertsonaiak sortuko ditut.
- Nire laguntzaz pertsonaiak sortuko dituzte.
Saiorako ekarri behar dena: IRUDIMENA.
Nori zuzendua: 11-13 urteko nerabeak
Kopurua: Gehienez 20 lagun
Ezinbestekoak
· Euskaraz jakitea
· Izena ematea