Hona hemen, atzoko saiora hurreratzerik izan ez zenutenontzako, arkitektura eraldatzailea hausnartu gura duzuenontzeko, oso osorik ikusentzuteko aukera
Etiketaren artxiboa: leire palacios
Meatzaleak: Izan daiteke arkitektura eraldatzailea? Leire Milikua eta Ander Gortazar
Meatzaleaken maiatzeko hitzorduan Leire Milikua eta Ander Gortazar izango ditugu berbalagun.
Berbagaia, zinez interesgarria:
Arkitektura fisikoa da, espaziala; eraikitzen denak (eta ez denak), erabilitako teknikek, prozesuek, teknologiek eta abar, ikusi eta ukitu ditzakegun emaitzak sortzen dituzte. Hala ere, jakina da zentzumenekin hauteman daitekeen horretatik harago, bestelako ondorioak ere eragiten dituela. Aldaketak sortzeko gaitasuna du, bai, baina eraldaketa? Izan al daiteke arkitektura eraldatzaile? Gai horren bueltan ibiliko gara, hango eta hemengo adibideak gureganatuz, erantzun baino galdera gehiagorekin.
Ander Gortazar Balerdi (Donostia, 1985) hirigintza eta mugikortasun gaietan aditua-aritua da, eta diseinu parametrikoa du ogibide. Dibulgazioan ere ibilia da. Egun oin erdia du Euskal Herrian; oin eta erdi, aldiz, Poloniako Varsovian.
19:00etan hasiko gara, Bilboko AZn
Gogoratu sarrerak doakoak izan arren, AZko bertako infopuntuan eskuratu behar dituzuela aurrez zein egunean bertan.
Meatzaleak 1: Muguruzaren kartografia
Atzo hasi genuen MEATZALEAK ilunpetik argitara egitaraua.
Hona hemen kulturgintzan beti bidelagun dugun BERRIAko Iñigo Astiz kazetari eta idazleak idatzitako kronika:
Muguruzaren kartografia
Argazkia:Monica del Valle / Argazki press
MEATZALEAKi buruzkoak komunikabideetan
Hona hemen atzoko aurkezpen prentsaurrekotik kulturgintzan bidelagun ditugun eta maizago izan gura genituzkeen zenbait komunikabidek galbahetutakoa:
BERRIAn: Sorkuntzaren mineralak
GARAn: Meatzaleak, Bilbo eta mundua sormenetik ezagutzeko gonbidapena
DEIAn: Meatzaleak, encuentro de creadores vascos
El Diario Vasco: Fermin Muguruzarekin abiatuko da Meatzaleak
Nontzeberrin: Meatzaleak, garenaren minerala ateratzeko ekimena
Cadena Ser: Azkuna Zentroa estrena este año Meatzaleak