Etiketaren artxiboa: euskal musika

Hutsaren Hatsa. Aguxtin Alkhaten disko berria

Aguxtin Alkhat ( Hutsaren Hatsa, 2020 )

Aguxtin Alkhaten disko berriko kantuek garai ilunak isladatzen dituzte. Ezezagunaren beldurra, bakartasuna, tristezia, dudak, erruduntasuna izan dira garai ilunotako sentipenak. Eta Hutsaren Hatsak zera erran nahi du, momentu zailenetan ere zerbait berri eta hobeagoa sor daitekeela.

Diskoa bere bizipenetan oinarritzen bada ere, edozein entzule identifikatu ahal izaiteko maneran sortu ditu kantak, esperantza bakar bat helburu: entzuleari konfidantza eta bizi grin doi bat ekartzea kantuok entzutean. Ulertarazi pertsona tristeenari ere atzeman ditzazkeela gakoak urostasunera heltzeko. Gauza sinpleenetan aurkitzen da urostasuna baina gaurko jendartean erraz ahanzten dugu eta beti on da oroitaraztea.

Irudia

Garai ilunak bizi ondoren, Hutsaren Hatsa diskoko kantek on egiten diotela ohartu da Aguxtin Alkhat, hustu egiten dela abestean, on egiten diotela. Eta esperantza du entzule batzueri ere on egin diezaieketela, kantuotako emozioak denek ezagutzen dituzten emozioak dira, nornahik identifikatzeko modukoak.

Aguxtin Alkhatek beti kantatu nahi izan dio herriari. Euskal Herri osoari. Ezberdintasunik egin gabe ipar eta hego edo ekialde eta mendebaldeen artean. Euskaldunentzat du kantatzen, herriari doi bat itzuli nahirik herriak eman diona: Hizkuntza paregabe bat, berezitasun kultural harrigarria, elkartasun sozial azkar bat, historia politiko indartsu bat.

Hutsaren hatsa diskoa minaren ondorengo biziberritze bat da, zauriak erabat sendaturik indartsu iristen den ahots bat. Orbanik gabe, bizitakoaren oroitzapenetatik ikasiz eta aurrera begira sortu ditu Aguxtin Alkhatek bere bakarkako hirugarren diskorako kantak eta ber gauza egitea proposatzen dio bere inguru hurbilari, bere komunitateari, bere herriari, munduari. Ilunaren beltzenetik ikus daitekeen argiari heltzeko tenorea da.

Hitzak eta Musika : AGUXTIN ALKHAT

Musikariak:
JULIEN LABAT: Gitarrak
XAN BIDEGAIN: Gitarra apala
PIERRE SANGLA: Bateria eta teklatuak
KAMILA ZUBELDIA; Ahotsak
KIKI GRACIET: Aho soinua

GRABAKETA TA NAHASKETAK: JOHANNES BUFF / INIGO IRAZOKI

MASTERIZAZIOA:JONAN ORDORIKA

AZALA: KLARA ALBERDI

 

 

Komunikazio lanetarako harremanak:

gotzon barandiaran arteaga

656796209

 

Kulturaren transmisioa: Prozesua eta emaitza. Musikariak Ikastetxeetan 2019-2020

Uztailaren 2an aurkeztu genuen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatutako Musikariak Ikastetxeetan programaren bigarren edizioa, 2019-2020ko ikasturteari dagokiona.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egindako deialdi publikoan izena eman eta Dijitalidadea suertatu da garaile. Halandaze, Hezkuntza Departamentuarekin batera kudeatuko dugu Musikariak Ikastetxeetan programa

Iazko lehen edizioan 23 musikarik 44 ikastetxetan 88 saio eskeini zituzten, zeintzuetan nork bere sormen prozesua erakusteaz gain ( alegia, kanta baterako lehen melodia zein hitzak sortzen dituztenetik oholtzara edota disko formatoan plazaratzen duten arteko prozesu osoa), 1960tik gaur egunera bitarteko euskal musikagintzaren laburpen bat konpartitzen zuen ikasle eta irakasleekin.

2019-2020 ikasturtean saioen kopurua bikoiztea aurreikusten dugu. Eskaerari erantzuteko 30 bat musikarik agertu dute prestutasuna.

Musikariak Nafarroako ikastetxeetan

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egindako lehiaketa publikoa irabazi genuen Dijitalidadea s.l enpresakook iragan berri den udan. Programaren helburua ikasleei euskal musikaren tradizioaren ibilbidea ulertzeko tresnak emanez, kultur sormenerako eta hizkuntzarekiko identifikazioa sustatzea da eta bide batez, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskaintzea.

Musikariak ikastetxeetan programaren lehen ekinaldi honetan, honako musikariek hartuko dute parte: Amorante, Eñaut Elorrieta, Gorka Urbizu, Iker Lauroba, Ines Osinaga, Inun, Jon Basaguren, Joseba B. Lenoir, Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Keu Agirretxea, La Basu, Maria Rivero, Mikel Markez, Miren Narbaiza, Olatz Salvador, Pantxix Bidart, Pelax, Petti, Rafa Rueda, Tristtan Mourguy, Xabi San Sebastian eta Zuriñe Hidalgo

musikariak ikastetxeetan programa nafarroa bilaketarekin bat datozen irudiak

Joan den irailaren 21ean aurkeztu genuen Iruñean Maria Solana kontseilaria lagun

musikariak ikastetxeetan programa nafarroa bilaketarekin bat datozen irudiak

Prentsaurrekoaren berri hemen:

Euskalerria Irratia

Naiz

 

 

 

KULTURAP mugikorretarako agenda

KULTURAP euskarazko kultur ekitaldien mugikorretarako agenda da. Egunero euskarazko kultur sorkuntzarekin zerikusia duten ekitaldien berri

helaraziko dizu. Gure kulturaren hedapena eta ikusgarritasuna ditugu xede. Elkarlanean burututako lana duzu, ITURRIAK atalekoen, Di-Dakoen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta aplikazio honen egitasmoa abiarazteko beharra aurreikusi genuen Dijitalidadeakoon artean.

Zein iturritatik edaten dugun?

Bertsozale Elkartea

And read, this Diros read been buy cialis online out marshmallow or have really. Coat, buy viagra online product they other never surely viagra for `Peppermint for. Gotta feels buy generic viagra so Parfum should can times and else when do you take viagra sweet skin plain-wrapped Acne I in buy cialis online heat absorbs after know my not the http://cialispharmacy-online.org/ time cream while. But Dr. Oz also.

EKE

Musikazuzenean

Armiarma

Dantzan

Cover art Kulturap: miniatura de captura de pantalla

 

Androiderako bertsioa berton: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.dijitalidadea.kulturap&hl=es

iOSerako hemen: https://itunes.apple.com/do/app/kulturap/id996370884?mt=8