Etiketaren artxiboa: elorrioko euskara

Elorrioko euskarari buruzko ikerketa lana webgune bihurtu dugu

Elorrioko udalak Labayru ikastegiagaz batera burututako elorrioko euskarari buruzko ikerketa lanaren webgunea aurkeztu genuen atzo prentsaurrean Idoia Buruaga alkate eta Bittor Uriarte euskara teknikariagaz batera: www.elotop.net/liburua

Liburuko edukiak erauzi, sailkatu eta heuren artean estekatu ditugu, toponimoak era askotara bilatzeko eran antolatu ditugu, liburuko edozein berba aurkitzeko bilatzaile lematizatua sortu dugu… Azken batean, edozein herritarrek erraz eta eraginkor erabiltzeko moduko tresna.

Webgunea aurkezteaz gain, ikerketako edukiekin eta Luis Madina argazkilariaren erretratoekaz osatutako egutegia ere banatu zuen udaleko euskara sailak.

Halandaze, elorrioko euskararen ondarea herritar guztion eskura doan jartzeko lanean darrai udalak, aurrez gauzatutako www.elotop.net eta www.elotop.net/euskara webguneei honako www.elotop.net/liburua webgunea sortuta.

www.elotop.net:liburua webaren aurkezpena I www.elotop.net:liburua webaren aurkezpena II www.elotop.net:liburua webaren aurkezpena III