Lan esparruak

Euskaraz idatzita dagoen ondarea berreskuratu, digitalizatu eta hedatzeko urrats bat baino gehiago eman behar da. Horra hor zehatz-mehatz:

Testuen topatzea

Testuak aurkitu eta beren erabilera digitala ahalbidetzeko kudeaketaz arduratzen gara.

Testuen sailkapena

Bezeroaren eskabideei jarraiki, testuak aztertu eta gai, genero, garai, egile, herri edota beste hainbat aurkibidetan sailkatzen ditugu.

Testuen digitalizazioa

Testuak bezeroaren nahieran aztertu eta sailkatu ostean, formatu digital (JPEG, PDF, HTML…) eta multimedietan jartzen ditugu. Gutxienez hiru formatu eskaintzen ditugu jakin dakigulako, ez direla bata bestearen kalterako, osagarri baino:

    Webgunea: Diseinua eta mantenua. CD-ROMa. DVDa.

Aholkularitza

Bezeroak eskuartean idatzizko ondarea izan eta zer egin ez badaki, urteetako gure jardunaren podazuz lortutako esperientzia baliatu eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu. Idatzizko ondarearekin proiektuak burutzen lagunduko dugu.

Komunikazio planak

Euskaraz idatzitako ondarea digitalizatzeko lan eskerga ahalik eta herritar gehienengana helaraztea izan behar dugu helburu, osterantzean, egindako guztia herren gera liteke.

  • Aurkezpen audiobisualak
  • Erakusketak
  • Hitzaldiak
  • Ibilaldi literarioak
  • Literatura emanaldiak
  • Liburuen edizio eta argitalpena
  • Publizitaterako euskarriak: kartelak, ploterrak, esku-orriak…

Eskuartean ditugun lanen artean, horra Bermeoko udalarentzat diseinatu dugun komunikazio plana:

Beren beregi Bermeoko herritarrei zuzendutako plana izango da. Bai paperezko lana bai euskarri elektronikoan egingo dena. Bermeoko etxe guztietara helaraztea izango da gure helburua.

  • Liburuaren aurkezpena.
  • Webgunearen aurkezpena.
  • Liburuari buruzko elkarrizketak eskualdeko komunikabideetan.
  • Webguneari buruzko elkarrizketak eskualdeko komunikabideetan.
  • Liburuaren aurkezpenak herrian, sektoreka eta adin taldeka: Umeei eta nerabeei: Eskolarekin batera adostutako irteerak. Helduei eta adinekoei: Bilgune zehatzetan, berbarako, adinekoei adinekoen egoitzan.

Euskalgintzan ari direnei.

  • Toponimia lanei buruzko hitzaldi sorta.
  • Aurkezten denetik 6 hilabetera Bermeoko euskara zerbitzuak antolatzen dituen ekitaldietan erabiltzeko euskarriak: ploterrak, esku-orriak, liburuetarako markadoreak, kartelak…