Azaroaren 9an aurkeztu genuen prentsaurrean, Bilboko Kafe Antzokian, Rafa Ruedaren Hiri Kristalezkoa.
Hasteko eta bat, eskerrak eman gura dizkiegu bertaratu ziren kazetari guztiei. Aspalditik ari gara nabarmentzen euren lanari esker lortzen dugula euskal kulturgintza hedatzea, euren lanagatik ez balitz gurea ikustezina litzatekeela. Guk euskal kulturgintza ekosistemaren ezinbesteko eragiletzat ditugu, ez gure zerbitzurako menpekotzat.
Salbuespenak salbu, euskal komunikabide eta kazetariak behar baino askoz baldintza eskasagoetan ari dira lanean. Gure komunikabideek ez dute nahikoa baldintza ez humano ez ekonomikorik guk sortzen dugun kultur eskaintzari behar bezala erantzuteko. Eta gainontzeko kultur eragileok horren jakitun egon beharko genukeela uste dugu batzuk.
Komunikabide batek gure sorkuntza lanaren berri ez duelako jaso amorratzen garenean, pentsa dezagun zein baldintzatan ari diren kazetariak, zein den komunikabidea, zein baliabide dituen.
Guri dagokigunean, zintzo eskertzen diegu dagiten lana.
Bizkaia Irratiako Rosi Oleagarekin
Alaitz Alkorta eta lan-taldearekin egon ginen prentsaurrekoaren aurretik, albistegietarako
ETB1eko Ahoz ahon izan ginen , Ilaski Serranogaz.
GARArako Pablo Cabezak elkarrizketatu zuen.
Ane Zabalak Bilbo Hirian.
IƱigo Astizek prentsaurrekoaren iruzkina egin zuen Berriarako.
Julen Azpitartek Nontzeberri agerkari digitalean.
Oinatz eta Rafa Info7n aritu ziren luze berbetan