Kategoriaren artxiboa: Meatzaleak

Meatzaleak: Artea identitatearen irudi. Solasaldia osorik

Hemen duzue atzoko solasaldiaren bideoa osorik.

Sano aberasgarria izan zen bai Haizea Barcenillari bai entzuleei ikasitakoa.

Erantzun sakonetan murgiltzeko galderak luzatu zizkigun Haizeak, beste gogoetagune batzuetan segida merezi dutenak. Berbarako, Zein funtzio betetzen du arteak identitate komun bati ( euskaldunoi, esaterako) erantzuteko orduan?

Eskerrik asko Haizeari, bertaratu zineten guztioi eta AZko langileei.

Okerrik ezean, irailean itzuliko gara

Meatzaleak: Artea identitatearen irudi

Artea identitatearen irudi berbagai, Haizea Barcenilla izango dugu berbalagun Meatzaleaken maiatzeko hitzorduan.

Honako galdera hausnartzeko bilduko gara, ekainaren 14an, 19:00etatik aurrera, Bilboko AZn:

Zein funtzio betetzen du arteak egun euskal gizartearentzat sinboloak sortzeko orduan?

Eta hausnarrerako bazkatzat, Belakoren bideo hau proposatu digu

Haizea-Barcenilla-comissaria-critica-dart_795530591_11881310_1000x606

programa-zuzendua

 

 

Meatzaleak: Izan daiteke arkitektura eraldatzailea? Leire Milikua eta Ander Gortazar

Meatzaleaken maiatzeko hitzorduan Leire Milikua eta Ander Gortazar izango ditugu berbalagun.

Berbagaia, zinez interesgarria:

Arkitektura fisikoa da, espaziala; eraikitzen denak (eta ez denak), erabilitako teknikek, prozesuek, teknologiek eta abar, ikusi eta ukitu ditzakegun emaitzak sortzen dituzte. Hala ere, jakina da zentzumenekin hauteman daitekeen horretatik harago, bestelako ondorioak ere eragiten dituela. Aldaketak sortzeko gaitasuna du, bai, baina eraldaketa? Izan al daiteke arkitektura eraldatzaile? Gai horren bueltan ibiliko gara, hango eta hemengo adibideak gureganatuz, erantzun baino galdera gehiagorekin.

Leire Milikua eta Ander Gortazar arkitektoak dira; ikaskideak, lagunak eta Aldiri. Arkitektura eta abaraldizkariko zuzendariak.
Leire Milikua Larramendi (Abadiño, 1985). Lurraldearen, tokiko garapenaren eta herritarren parte hartzearen inguruan ardazten da bere lana; agroekologia gaietan da espezialista. Horrez gain, EAEko landa-eremuaren inguruko liburu baten ama harroa.

Leire_Milikua

Ander Gortazar Balerdi (Donostia, 1985) hirigintza eta mugikortasun gaietan aditua-aritua da, eta diseinu parametrikoa du ogibide. Dibulgazioan ere ibilia da. Egun oin erdia du Euskal Herrian; oin eta erdi, aldiz, Poloniako Varsovian.

Ander_Gortazar

19:00etan hasiko gara, Bilboko AZn

Gogoratu sarrerak doakoak izan arren, AZko bertako infopuntuan eskuratu behar dituzuela aurrez zein egunean bertan.

programa A5 zuzendua, martxoak 2

 

Meatzaleak. Bilboren bilakaeraz, hiritarren identitate aldaketaz

Hiri Hura Da Hiri Hau eskainiko dute gaur Lutxo Egia idazleak eta Inun musikariak Meatzaleak egitarauaren laugarren ekinaldia. Leire Palacios Meatzaleak egitarauko arduradunak aurkeztuko ditu.

Loraldia festibalagaz batera antolatu dugun gaurko saioa 19:30ean hasiko da Bilboko AZko CAC2 aretoan.

Bilboz arituko dira, hiriaren bilakaeraz eta bilakaera horrek bizi dituen pertsonen identitatean utzi duen arrastoaz.

Gogoan dugu nolakoa zen Bilbo, berbarako, 70eko hamarkadan?

Eta 80koan?

Errotik, gotzon barandiaran. Susa, 2010

azala-ERROTIK

Herdoilarena

 

Eta 90ko hamarkadan?

Zaharra zara, Bilbo, Jon Maia-Gari. Eguzki berritan zaude. Elkar, 1997

eta zelangoa da XXI. mendeko Bilbo?

Auzoak, Urtzi Urrutikoetxea. Susa, 2005

Zubigilea, Lutxo Egia. Susa, 2007Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak, Mikel Etxaburu. Erein 2016

Beti izango dugu, Bilbao, Fermin Muguruza. In-komunikazioa, Metak 2002

 

 

Meatzaleak: Hiri hori da hiri hau. Lutxo Egia eta Inun

Meatzaleak egitarauaren martxoko laugarren ekinaldian, Lutxo Egia idazleak eta Inun musikariak HIRI HORI DA HIRI HAU eskainiko digute .

inun 6 Lutxo 2016

Martxoaren 16an

19:30etatik aurrera

Bilboko AZko ( Alondegia) CAC2 aretoan

Martxoko Meatzaleaken hiru ekinaldiak LORALDIAgaz batera antolatu ditugu.

Gogoratu doakoa bada ere, sarrerak aurrez eskuratu behar direla AZko infopuntuan

Meatzaleak: Gorputza eszenan saioa osorik ikusentzungai

Mamitsua, zintzoa, sakona atzo Onintza Enbeitak eta Ander Lipusek, Leire Palacios akuilari zutela, eskaini zigutena. Urteetako esperientzia zein gogoetekin, diskurtso sendoa ondu dute. Ordu eta erdian 100dik gora lagun ezin adiago izan gintuzten, gozatsu.

Euskal sortzaileok zeresana dugu eta ez edozelangoa,barren!

Hemen duzue atzokoa osorik ikusentzungai

Dakikezuenez, martxoko Meatzaleak LORALDIA festibalarekin batera antolatu ditugu. Atzokoaz gain, martxoaren 16an Lutxo Egiaren eta Inunen Hiri hori da hiri hau performancea eta 30ean Iratxe Fresnedaren Irrintziaren oihartzunak dokumentalaren aurkezpena izango ditugu