Interneten erabilera normalizatua bideratuta dago eta euskaldunok prest egon behar dugu erabilera hori egunerokoa, orokorra eta ezinbestekoa denerako; euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuentzat bizirauten laguntzeko oso lagungarria izango baita internet. Sarea euskara eta Euskal Herria ezagutarazteko bitarteko erabilerraz, merke eta hedagarriena da eta guri hori baliatzea dagokigu.
Dijitalidadea enpresak lan-esparru bat
baino gehiago jorratzen ditu:
Euskararen normalizaziorako bitartekoak
Donostiako euskara patronatuaren webgunean:
- Gorostian gorosti: http://euskaraz.org/donostia/
- Euskara platerean: http://euskaraz.org/platerean
Euskal literatura
Dijitalidadea S.L. 2006 urtean sortu genuen lantaldekook, lan asko egin ditugu euskaraz idatzitako testuak euskarri digitaletan jartzen. Adibidetzat, interneten euskarazko literaturari buruzko informazio gehien biltzen duen gunea: http://armiarma.com/
Kazetaritza lanak berreskuratu eta sareratu
Toponimiari buruzko ikerketak
Bermeoko udalarekin lankidetzan, bertako toponimia jaso, gorde eta zabaltzeko lanean ari gara: http://www.bermeo.org/toponimia/
Webgintza
Trikitixa elkarteari egindako http://trikimailua.com/ gunean egun musikaren genero jakin horretako informaziorik gehien jasotzen da.
Digitalizazioa
UEU: Buruxkak liburutegi digitalerako liburu, tesi eta artikuluak digitalizatzen ari gara.
EHU: Ekonomi Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Agiritegiarentzat liburutegi digitala garatzen ari gara, 2008ko otsailean http://www.ehu.es/ituna/ webgunean kontsultagarri dagoena.
Komunikazio planak
Euskaraz idatzitako ondarea digitalizatzeko lan eskerga ahalik eta herritar gehienengana helaraztea izan behar dugu helburu, osterantzean, egindako guztia herren gera liteke.
Aurkezpen audiobisualak + Erakusketak + Hitzaldiak + Ibilaldi literarioak + Literatura emanaldiak + Liburuen edizio eta argitalpena Publizitaterako euskarriak: kartelak, ploterrak, esku-orriak…