Etiketaren artxiboa: Pelax

Kulturaren transmisioa: Prozesua eta emaitza. Musikariak Ikastetxeetan 2019-2020

Uztailaren 2an aurkeztu genuen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatutako Musikariak Ikastetxeetan programaren bigarren edizioa, 2019-2020ko ikasturteari dagokiona.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egindako deialdi publikoan izena eman eta Dijitalidadea suertatu da garaile. Halandaze, Hezkuntza Departamentuarekin batera kudeatuko dugu Musikariak Ikastetxeetan programa

Iazko lehen edizioan 23 musikarik 44 ikastetxetan 88 saio eskeini zituzten, zeintzuetan nork bere sormen prozesua erakusteaz gain ( alegia, kanta baterako lehen melodia zein hitzak sortzen dituztenetik oholtzara edota disko formatoan plazaratzen duten arteko prozesu osoa), 1960tik gaur egunera bitarteko euskal musikagintzaren laburpen bat konpartitzen zuen ikasle eta irakasleekin.

2019-2020 ikasturtean saioen kopurua bikoiztea aurreikusten dugu. Eskaerari erantzuteko 30 bat musikarik agertu dute prestutasuna.