Etiketaren artxiboa: josu landa

Hernaniko Ondarea jasotzen duen webgunea aurkeztu dugu

Hernaniko udalaren enkarguz, Hernaniko beste hainbat kultur eragilen ekarpen eta oneritziarekin, bertako ondarea, materiala/ez-materiala, higigarria/higiezina, jaso, bildu eta transmitituko duen webgunea aurkeztu dugu: www.ondarea.hernani.eus

– Urteetan hainbat herritarrek eta bestelako eragileek egindako lan
eskerga webgune bakarrera ekartzea estrategikoa da. Denak bilduta
ohartu gaitezke zernolako lan erraldoia den urteetako inurrien lan
hori. Denak bilduta webgune bakarrera ekarrita ohartu gaitezke ondarea
ondasuna dela, herri oso baten ondasuna.

– Ondarearen parterik garrantzitsuena bizia da, bizirik dago. Ondare
materiagabeari buruz ari gara, pertsonok sortzen dugun horri buruz,
kulturari lotutako horri buruz, izateari buruz lotutako horri:
ahotsak, dantzak, argazkiak, urtekariak…

– Transmisioaz: Jakintza, ezagutza, esperientzia guztion
transmisiorako bitarteko oso baliagarria da webgune hau, bai hezkuntza
arautu zein ez arauturako, bai etxe-giro edo familia bidezko
transmisiorako. Ikerketa espezifikoetarako ere, sekulako aurrerabidea da.

– Gaur egun, digitalizazioa sozializazio modu berriak  eskaintzen ari
da eta sozializazio modu berri horien bitartez eskaintzen den kultur
kontsumoak gora egin du nabarmen. Euskal kultur ekosistema osatzen
dugunok inbertsio handi eta epe luzerakoak egin beharko genituzke
interneten, berau baita egun kulturgintzaren sozializazioan paradigma
aldaketa erabatekoa dakarrena. www.ondarea.hernani.eus ataria
beharrizan horri erantzuteko ekarpena da.

– Eduki estatikoa dinamiko bihurtu dugu: Erabiltzaileak, sartzen den aldiro, eduki
berri bat izango du jakinmin.