Etiketa honen artxiboa: Elorrio

Elorrioko toponimia sarean: Labayruren ikerketa liburua web logikan

Miriam Eriz, Mikel Basabe eta Asier Bidartek egindako ikerketa lana jaso zuten Labayruk eta Elorrioko udalak liburu batean. Liburu hori web eran moldatu dugu Dijitalidadeakook orain. Liburuak jasotzen dituen edukiez gain, berauen arteko loturak ahalbidetu eta bilatzailea ere erantsi diogu, edozein herritarrek, ikerketagai duen orok, Elorrion hezkuntzan ari direnek tresna sano erabilgarri bezain baliagarria izan dezaten Elorrioko leku-izenak ezagutzeaz bat, Elorrioren beraren historia ere ezagutu dezaten.

Elorrioko toponimia