Etiketaren artxiboa: Dijitalidadea-Susa

Berri Txarrak Infrasoinuak hedatzen

Hunkituta eta mila esker gutxi direla oharturik ari dira Berri Txarrak taldekoak Infrasoinuak disko berria aurkezten Euskal Herri osoko kazetari eta zaleen aurrean.

Zarata mediatikoaren azpiko ahairea entzuteko gosez dagoen lagun asko dagoela ohartzen ari gara egunotan.

Prentsaurrekoaren egunean Bilboko Kafe Antzokian

Donostiako FNACen kanpoaldean. Barruan denentzako lekurik ez zegoela ikusi eta atoan hartu zuen Gorka Urbizuk gitarra kanpoan geratu zirenei Katedral bat eskeintzeko. Zaleak dira lehen lehenik, gero gerokoak.

IMG_7181 IMG_7195 IMG_7199 IMG_7179 IMG_7207

IMG_7212

 

 

 

Berri Txarrak. Infrasoinuak aurkezteko komunikazio bira

Azaroaren 24an aurkeztu genuen Bilboko Kafe Antzokian Berri Txarraken Infrasoinuak disko berria. Eskerrik asko hurreratu zineten eta kulturgintzan ezinbesteko bidelagun zaituztegun kazetari eta zaleei. Elkarrekin gara.

IMG_7144

IMG_7137 IMG_7132

Azaroaren 30a bitartean Donostian, Iruñean, Baionan eta Gasteizen ere izanen gara kazetariekin solasean egunean zehar, zaleekin batera iluntzeetan.

berri_txarrak_iruñea_gonbidapena Baiona_Berri_txarrak_A3

Berri_txarrak_gasteiz_gonbidapena

 

 

Berri Txarraken INFRASOINUAK disko berria bihar aurkeztuko dugu

Bihar, azaroak 24 dituela, goizeko 11:00etatik aurrera Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dugu INFRASOINUAK Berri Txarraken disko berria.

Ateak zabalik izango ditugu hurreratzen zareten guztiontzat.

Disko berriari buruzko azalpenak ez eze, beste zeozer ere eskainiko digute musikariek

Berri Txarrak: “Infrasoinuak” disko berriaren aurkezpen prentsaurrekoa

Arratsaldean, egun osoa kulturgintzan ezinbesteko bidelagun ditugun kazetariekin eman ostean, ELKARek Poza kalean duen dendan, disko berriko kantak joko dituzte zuzenean, era akustikoan. Ostean, gura duenari, diskoa sinatuko diote.

Berri Txarrak.Infrasoinuak

Berri Txarrak.Infrasoinuak

 

SUSAren webgunea berritu dugu

Liburutegi handi bat da Susaren webgunea.

10.937 orrialde eskaintzen ditu testuz.

156 idazleren liburuak jasotzen ditu.

325 liburu daude denera.

267 dira audio fitxategiak, irakurleen ahotsez grabatuak.

92 sarrera erdaretara itzulitako testuak.

SUSAweb

Ohartuko zarete, ezkerreko menuan ageri direla alde batetik orain bizirik ditugun bildumak, urtero liburu berriekin:

–NARRATIBA

–POESIA

–SAIAKERA

–MPK (Munduko Poesia Kaierak)

Eta baita IDAZLEAK aurkibidea, bakoitza bere orriarekin=

http://susa-literatura.eus/idazleak/

Eta bestetik, ezkerreko menuan badira beste bi toki:

–paperezko liburuen DENDA

–EBOOKen denda

Ezkerreko menuan bilatzailea ere baduzue.

Zer bilatzen du? Idazleen izenak eta liburuen izenburuak.

Eta azkenik, orrialde nagusiaren behe-beheko aldean ageri dira beste bildumetarako sarbideak:

–XX. mendeko Poesia Kaierak

–Gabriel Arestiren bilduma

–Susa 83-86 urteetakoak

–Antzerkia

–Erreferentziak

Bai eta ere beste hiru gune:

–Bideoak

–Audioak

–Erdaretan

Liburu baten izenburu gainean edo azal baten gainean klik eginez gero sartuko zarete liburua irakurtzera, liburuaren barnera. Eta zer bistaratuko da?

1.–Ezkerreko zutabean dituzue: liburuaren azala, titulua eta idazlea, fitxa teknikoa, azalaren egilea; eta beherago idazlearen argazkia, Susan argitaratu dituen beste liburuen izenburuak.

2.–Erdiko zutabe zabalean bistaratuko dira liburuko testuak.

3.–Eskuineko zutabean daukazue liburuaren aurkibidea; baina baita ere lau klikagarri: azala tamaina handian agertzeko, liburuaren kritikak, paperezko liburua erosteko sarbidea, eta ebooka erosteko sarbidea.