Kategoriaren artxiboa: Mugikorretarako aplikazioak

Azpeitibizi egitasmoa aurkeztu dugu: Euskal Herria ezagutzeko herritarrak, euskara eta kultura amu

Joan den maiatzaren 11an aurkeztu genuen Azpeitiko udalarekin batera lantzen ari garen Azpeitibizi egitasmoa. Egitasmoaren lehen fasean, webgune bat eta mugikorretarako aplikazioak sortu ditugu.

Azpeitibizi webgunea: www.azpeibizi.eus

 

Sanagustin

ARGIA astekariaren webgunean

Turismoaren erdigunean euskara eta azpeitiarrak jarri ditu Azpeitiko Udalak

Urola-Kostako Hitzan

Euskara eta herritarrak erdigunean jarrita, ‘Azpeitibizi’ ataria sortu du udalak

Soreasu 2

Hitzen Uberan aplikazioa sortu dugu Euskal Idazleen Elkartearentzat

Dijitalidadeakook euskarazko eta kulturari loturiko edukiak ahalik eta herritar gehienen eskura jartzeko lanen artean, mugikorretarako aplikazioak dagoz.

Hona hemen Euskal Idazleen Elkartearen www.uberan.eus atariko edukiak mugikorretan eskuratzeko APPa:

Hitzen Uberan aplikazioa Androiderako

8X73yNbsBhiv0APHnuS5ToD-kxYmtDQKXeXk-YdBZFBU_MlWDI5oXX5T_002  4795_G8bXEnhvYZJqyez4F_9f7N53JdKJSmn7i-8478oBizVDclbjkCrdHYO

iOSerako bertsioa argitaratzeko baimena laster batean jasotzea espero dugu.

Euskararen Agenda: Gasteiz eta Arabako kultur ekitaldiak mugikorretan

GEU elkartearekin eta Gasteizeko Udalarekin elkarlanean, EUSKARAREN AGENDA mugikorretarako aplikazioa aurkeztu genuen atzo. Hona hemen ALEAko bidelagunen kronika

” Gaur egun Euskararen Agenda bezala ezagutzen duguna 2007an jarri zen martxan Gasteizko Euskararen Agenda izenarekin eta 2012tik aurrera Arabako Euskararen Agenda bihurtu zen, ordutik herrialde osoko hitzorduak biltzen ditu. Orain Euskararen Agenda mugikorreko aplikazioa ikusteko aukera izango dute arabarrek, izan ere, dagoeneko app-a eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik.  Gasteizen eta Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen ditu aplikazio berri honek. Dijitalidadea enpresak sortu du Euskararen Agenda mugikorretarako aplikazioa,  GEU elkartearekin elkarlanean eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

ANDROIDerako bertsioa

 Euskararen Agenda: miniatura de captura de pantalla

iOSerako bertsioa (iphone)

Captura de pantalla del iPhone 2

Bidean euskarri desberdinetan zabaldu bada ere helburua beti izan da berdina: euskarazko kultur eskaintzaren berri ematea. Euskarazko eskaintza esparru berrietara hedatzeaz gain, Euskararen Agendak kultur eragileen komunikazio eta koordinaziorako gunea izan nahi du;  elkarlanerako bideak uztartuz eta euskal komunitatea trinkotuz.

IMG_4578

IMG_4579

Argazkiak: Alea.eus

Euskararen Agenda beste hainbat euskarritan eskuratu daiteke:

On-line > Arabako Euskararen Agenda
Paperean > ALEA aldizkarian, ostiralero
Sare sozialetanTwitter > @euskaragenda
Facebook > EuskararenAgenda
Buletin digitala Harpidetu Euskararen Agendara
Euskararen Agendan edukiak sartzeko agenda@alea.eus helbidera mezu bat idatzi edota 688819118 telefonora informazioa whatsapp bidez bidali daiteke. Hitzordua agertzeko baldintza bakarra, ekitaldia euskaraz izatea da.

GEU elkartea izan da Euskararen Agenda proiektuaren sustatzaile eta kudeatzaile nagusia, baina proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan da Gasteizko Udalaren babesa.”

 

DURANGALDEA aplikazioa sortu dugu Azoka eta Durangaldea ezagutzeko

Gerediaga elkarteagaz eta Di-Da enpresarekin elkarlanean, Durangoko Azoka eta Durangaldea ezagutzeko mugikorretarako aplikazioa sortu dugu.

Durangoko Azokako egitaraua, gunez gune, egunez egun. Durangoko Azokara etorri eta bide batez Durangaldean egun batzuk igarotzeko aplikazioa da.

Argia, funtzionala, eskura

durangaldeapp

Androiderako berton

IOSerako hemen