Kategoriaren artxiboak: Jardunaldi antolaketa

Meatzaleak: Artea identitatearen irudi

Artea identitatearen irudi berbagai, Haizea Barcenilla izango dugu berbalagun Meatzaleaken maiatzeko hitzorduan.

Honako galdera hausnartzeko bilduko gara, ekainaren 14an, 19:00etatik aurrera, Bilboko AZn:

Zein funtzio betetzen du arteak egun euskal gizartearentzat sinboloak sortzeko orduan?

Eta hausnarrerako bazkatzat, Belakoren bideo hau proposatu digu

Haizea-Barcenilla-comissaria-critica-dart_795530591_11881310_1000x606

programa-zuzendua

 

 

MEATZALEAK aurkeztu dugu

Gaur goizeko 11:00etan Bilboko Azkuna Zentroko Bastidan aretoan, zeinetan burutuko ditugun ekitaldi guztiak, MEATZALEAK ilunpetakoak argitara egitaraua aurkeztu dugu.

Meatzaleak egitaraua, ilunpetakoak argitara ekartzeko ahalegina da, sakonean daudenak eguzkiratzeko proposamena.

Meategi edo mehatzeetako lanetik gehien nabarmentzena dena emaitza delarik, guri hori nabarmentzea ere interesekoa iruditzen bazaigu ere, abiapuntuari eta sormen prozesuari jarri gura diogu arreta.

Bilbo, Euskal Herria eta mundua kontatu nahi ditugu kultur adierazpide askotariko sortzaileen jakintza eta iritzien bidez.

Musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak, bertsolaritza hartuko ditugu berbagai, hilean behin, asteazkeazkenez, Fermin Muguruza, Nagore Uriarte eta Errota digitala, Lutxo Egia eta Inun, Onintza Enbeita eta Ander Lipus, Haizea Barcenilla , Ander Gortazar eta Leire Milikua berbalagun ditugula.

Hitzaldiak, mahai-inguru didaktikoak, elkarrizketak eta zuzeneko emanaldiak tartekatuko ditugu, berbagai bakoitzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko formatoa eskainiko diogu, beti ere hizlarien eta ikusentzuleen arteko elkarreragina sustatzeko xedez.

Leire Palacios kazetaria izango da guztietan aurkezle eta gidari.

  • Antolatzaileak: Dijitalidadea eta Azkuna Zentroa.
  • Koordinazioa eta zuzendaritza artistikoa: Leire Palacios eta gotzon barandiaran.

Informazio gehiago eskuratzeko / Elkarrizketetarako: