Etiketaren artxiboa: euskal kultura sarean

SUSAren webgunea berritu dugu

Liburutegi handi bat da Susaren webgunea.

10.937 orrialde eskaintzen ditu testuz.

156 idazleren liburuak jasotzen ditu.

325 liburu daude denera.

267 dira audio fitxategiak, irakurleen ahotsez grabatuak.

92 sarrera erdaretara itzulitako testuak.

SUSAweb

Ohartuko zarete, ezkerreko menuan ageri direla alde batetik orain bizirik ditugun bildumak, urtero liburu berriekin:

–NARRATIBA

–POESIA

–SAIAKERA

–MPK (Munduko Poesia Kaierak)

Eta baita IDAZLEAK aurkibidea, bakoitza bere orriarekin=

http://susa-literatura.eus/idazleak/

Eta bestetik, ezkerreko menuan badira beste bi toki:

–paperezko liburuen DENDA

–EBOOKen denda

Ezkerreko menuan bilatzailea ere baduzue.

Zer bilatzen du? Idazleen izenak eta liburuen izenburuak.

Eta azkenik, orrialde nagusiaren behe-beheko aldean ageri dira beste bildumetarako sarbideak:

–XX. mendeko Poesia Kaierak

–Gabriel Arestiren bilduma

–Susa 83-86 urteetakoak

–Antzerkia

–Erreferentziak

Bai eta ere beste hiru gune:

–Bideoak

–Audioak

–Erdaretan

Liburu batenĀ izenburu gaineanĀ edo azal baten gainean klik eginez gero sartuko zarete liburua irakurtzera, liburuaren barnera. Eta zer bistaratuko da?

1.–Ezkerreko zutabean dituzue: liburuaren azala, titulua eta idazlea, fitxa teknikoa, azalaren egilea; eta beherago idazlearen argazkia, Susan argitaratu dituen beste liburuen izenburuak.

2.–Erdiko zutabe zabalean bistaratuko dira liburuko testuak.

3.–Eskuineko zutabean daukazue liburuaren aurkibidea; baina baita ere lau klikagarri: azala tamaina handian agertzeko, liburuaren kritikak, paperezko liburua erosteko sarbidea, eta ebooka erosteko sarbidea.