Euskaraz idatzita dagoen ondarea berreskuratu, digitalizatu eta hedatzeko urrats bat baino gehiago eman behar da. Horra hor zehatz-mehatz:
Testuak aurkitu eta beren erabilera digitala ahalbidetzeko kudeaketaz arduratzen gara.
Bezeroaren eskabideei jarraiki, testuak aztertu eta gai, genero, garai, egile, herri edota beste hainbat aurkibidetan sailkatzen ditugu.
Testuak bezeroaren nahieran aztertu eta sailkatu ostean, formatu digital (JPEG, PDF, HTML...) eta multimedietan jartzen ditugu. Gutxienez hiru formatu eskaintzen ditugu jakin dakigulako, ez direla bata bestearen kalterako, osagarri baino:
Bezeroak eskuartean idatzizko ondarea izan eta zer egin ez badaki, urteetako gure jardunaren podazuz lortutako esperientzia baliatu eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu. Idatzizko ondarearekin proiektuak burutzen lagunduko dugu.
Euskaraz idatzitako ondarea digitalizatzeko lan eskerga ahalik eta herritar gehienengana helaraztea izan behar dugu helburu, osterantzean, egindako guztia herren gera liteke.
Eskuartean ditugun lanen artean, horra Bermeoko udalarentzat diseinatu dugun komunikazio plana:
Beren beregi Bermeoko herritarrei zuzendutako plana izango da. Bai paperezko lana bai euskarri elektronikoan egingo dena. Bermeoko etxe guztietara helaraztea izango da gure helburua.
Euskalgintzan ari direnei.
Telf: 656 796 209 | harremanak@dijitalidadea.com